Kolaborazioak

Blogariak Amaraunean, 2008/11/30

Irrati seinalea estudiotik entzun ahal izateko, sukaldeko entzungailua eraman behar. Errementariaren etxean...
Irrati seinalea estudiotik entzun ahal izateko, sukaldeko entzungailua eraman behar. Errementariaren etxean...

EiTBko Bilboko megaestudioetako teknikariei kaparrada handiena ematen diegun hiruroi tokatu zaigu gaurkoan Amarauneko tarantulatxoekin hizketan jardutea. Kafe pare bana hartuta joan gara estudiora goizean, eta Patxi gaixoa, guardiako teknikaria, zoratu egin dugu: Aizu, portatila non entxufatuko dut? WebCamari eusteko zerbait ekarriko duzu? Ekarriko diguzu WiFiaren pasahitza? Badago problemarik hemen barruan irrati bat pizteko, bestela ez dago modurik irratiko audioa ustreameko bideoarekin uztartzeko… Eskerrak gure Patxi teknikari zaildua dela, eta eskari guztiei erantzun dien. Hori bai, harridura aurpegiarekin begiratzen digu joaten garen bakoitzean. Eta tira, ez da harritzekoa: Josi Sierra portatila, sukaldeko irratia, USB WebCama (kartadeajusteaz tuneatutako kutxa eta guzti) eta motxila handi batekin azaldu da estudioan. Benito ere bere argazki kamera eta PDArekin gora eta behera, eta neu telefonoarekin eta teklatuarekin borrokan aritu naiz. Arraro begiratzeko moduan bai, behintzat!

Eta guztia, bideo-streaminga minutu pare batez ibiltzeko :(  Ni amore emanda nago jadanik. Ez dakit arrazoia sartzen gaituzten estudio-bunkerrraren hormen lodiera izango den, ala suhezi zurrunen bat izango den kontua, baina gauza da hizketan ari garela oso zaila dela EiTBko wifiarekin ganorzako konexiorik egitea (twitter ere jarraitzeko gorriak ikusten ditugu!). Lastima! Josik despliege teknikoaren inguruko xehetasun gehiago eman ditu bere blogean.

Baina enfin, harira. Gaurko gaitegian, besteak beste, honako hauek hartu ditugu hizpide (gaur neuk egin dut berba pilo bat!):

Hori guztia (eta gehiago!) ordenik zehatzik gabe, hori bai, hemen ondoan duzue entzungai. On egin!

Play

2 iruzkin

  • Josi
    2008(e)ko abenduak 1 at 09:19

    Jexux, Maria ta Joxe:
    Gu ere, jan ta beti gose;
    konketatu eta beti… egarri (egiaren egarri ote??)
    Baina beti, baragarri.
    Etxeko tresneria eraman arren, ikustea lortu genuen;
    entzutea estudiokoa bertokoa bakarrik;
    eta bezeroak? Beno urrengoan ikusiko, arrakasta gehiago lortzen ote dugun. Share = %100

    Reply
  • Benito
    2008(e)ko abenduak 3 at 23:42

    Hori da ba! “Derrota tras derrota, hasta la victoria final”.

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.