FakeCall erreskatera!!!

FakeCall erreskatera!!! 1 - teknopata.eusEuskal Herrian bizi bazara, seguru ordu piloa ematen duzula imagina daitezkeen era guztietako batzar, bilera, batzorde, asanblada eta antzekoetan. Nola gustatzen zaigun horrelakoak antolatzea, e? Zenbat eta luze eta astunagoak, hainbat hobe, gainera!

Tira ba, teknologiak horretan ere lagundu ahal digu bileron biktima sufrituoi. Zure telefonoakk Windows Mobile baldin badarama, FakeCall izeneko aplikaziotxoa probatu behar duzu. Programa sinple-sinplea da, zure telefonoan dei faltsu bat simulatzen duena. Ondoko irudian ikus daitekeenez, dei faltsu hori unean bertan, ordu jakin batean edo tarte baten ondoren simula daiteke, aitzakia ezin hobea emanez bileratik arrapaladan eta kezka aurpegiarekin ateratzeko.

Baietz erabilgarria!

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.