Uste baino lanpetuago nail egunotan, eta ezin izan ditut gauzak pentsatuta neuzkan moduan egin, baina tira: hementxe doaz zazpi@2007 sariketaren emaitzak. Zorionak hautagai guztioi (eta eskerrik asko ekarpena egiteagatik), eta, bereziki, lehenengo zazpion artean geratu zaretenoi, noski!

Tira, hauek dira, bada, ‘saridunak’. Bakoitzaren aipamenaren ostean, ‘saritxoa’ ere badoa: webgunean jartzeko bannerra, hain zuzen ere, tamaina handian eta txikian (hurrengorako sari hobeak lortu beharko dira, bai!)

Berriz ere, zorionak  guzti-guztioi, eta mila esker zuen iritziak utzi dituzuenoi! Emaitzen zerrenda osoa jaisteko, egin klik hemen.