Palm smartphone berriak, irailaren 12an

Centro berria, ezkerrean, Treo baten ondoanGarai hobeak ezagutu dituen Palm PDA eta smartphone (telefono adimentsu?) egileak telefono berriak aurkeztukoditu irailaren 12an. Sarean dabiltzan zurrumurruen arabera, Estatu Batuetan laster kaleratuko den Palm Centro modelo berria izan liteke irailaren hamabian aurkeztuko dena… baina Centro delako horren ezaugarriak ikusita (EVDO sarea behar du funtzionatzeko, adibidez), ez litzateke arraroa beste gailuren bat izatea, adibidez askok eta askok espero duten Treo 800p delakoa.

Izan ere, Palm Centro berria publiko gazteari begira egindako produktua da, Estatu Batuetan 90 eguneko esklusibitateaz banatuko duen Sprint telefonia enpresak zein Palmek berak konfirmatu duten bezala; Treo familia, aldiz, erabilera ‘profesionalekoa’ da, eta prestazio handiagoak ditu.

winpalm.pngJakinmina areagotzeko, estrategia ederra jarri du martxan Palmek: multinazionalaren Europako webgunean irakur daitekeen bezala, gailu berriaren inguruko informazioa jasotzeko izena ematen duten guztien artean, irailaren 12an aurkeztuko duten dena delako telefonoaren bost ale zozkatuko dituzte. Bostak, gainera, irabazle berberak eramango ditu: bat berarentzat, eta gainontzekoak lagunen artean banatzeko. Baina hori bai, zozketan parte hartzeko derrigorrezkoa da Erresuma Batuko, Alemaniako, Italiako, Herbeheretako edo Espainiako biztanle izatea.

Euskarak 365 egun