Harrigarria da aurrerabideak nola errazten digun bizimodua. Internet, adibidez, ezinbesteko tresna bihurtu da eguneroko lanean, lan asko eta asko izugarri errazten baitizkigu.

Gaurkoan bizimodua erraztu eta goitik behera eraldatuko digun web zerbitzua aurkitu dut: interneten gabiltzala, askotan jakin behar izaten dugu zein den gure IP helbide publikoa, mundu zabalean dabiltzan beste internauten aurrean identifikatzen gaituen zenbakitxoa.

Hori jakiteko modu asko daude, hala nola whatismyip web orria; bertara sartu eta, beste ezer egin barik, kartel handi-handi batek adieraziko dizu zein den zure IP zenbakitxoa. Klasiko bat da orri hori eta jende askok erabiltzen du.

Baina web 2.0ren garaian gaude, aizue! Testu hutsa iraganeko gauza da… eta irakurtzen ez badakizu? Eta triste baldin bazaude maitsasun faltan zaudelako? Tira, lasai egon, hemen dator konponbidea: moanmyip web orrian, zure IPa pantailan irakurtzeaz gain, neska ustez sexy batek xuxurlatuko dizu nahiko era lizunean. Baietz erabilgarria, e?

Geekotic-en ikusia